Artziniegako Fatxaden eta Muralen II. Lehiaketak badu dagoeneko 5.000 euroko sariaren proposamen irabazlea eta hartzailea. Epaimahaiak eta herritarren botoak bat egin dute proposamenean. "La Fragua" izeneko proiektua da, Cherra Ortega Catalá sortzaileak egina, Chinchongo madrildar honek (1971) 2024an egindako I. Lehiaketa ere irabazi zuen, eta bere orduko proposamena, harrezkero ikusgai dago Erlojuaren Dorreko hormetan, udal frontoiaren ondoan.
Zorionak irabazleari. Udalak izendatutako epaimahaiaren gehiengoak eta aukeratutako hiru lanak ikusgai egon diren bitartean botoa eman duten 157 pertsona erroldatuen gehiengoak aukeratu dute bere proposamena. Jasotako boto kopurua 516,7koa izan da. Bigarren puntuaziorik onenarekin, Alejandro Cristino Asueroren "Sutondoan" geratu da, 431 botorekin; eta hirugarren, Jose Guillermo Sanz Amparanen "Impulso y mano, fuelle y martillo" proposamena, 416,5 botorekin.
Hemendik aurrera, artista irabazleak lanari ekin beharko dio. Datozen asteetan (ekainaren 9tik 28ra), proposatutako diseinua islatu beharko da Barrenkalen aukeratutako fatxadan, Pablo Respaldizaren sutegiarekin ondoan.
Udalak eskerrak ematen dizkie lehiaketan parte hartu duten 10 pertsonei, epaimahaiari eta bozketan parte hartu duten guztiei.
