Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Artziniegako Udalak Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala prestatzen ari da, pertsona guztiek —gaitasun edozein izanik ere— ingurune, zerbitzu eta baliabide irisgarriak izan ditzaten bermatzeko tresna estrategikoa.
 
Plan honek udalerriaren hainbat eremuren azterketa zehatza jasotzen du, hala nola hiri-mugikortasuna, udal eraikinak, komunikazioa, seinaleztapena eta zerbitzu digitalak. Helburua da udalerri inklusiboago baterantz aurrera egitea, non dibertsitate funtzionala ez den oztopo izango bizitza sozial, kultural eta ekonomikoan erabateko parte-hartzea lortzeko.
 
Plana GEOTECH Gestión Espacial S.L. enpresari esleitu zaio, irisgarritasun-soluzioetan eta administrazio publikoaren kudeaketa geoespazialean espezializatutako enpresa da.
 
Ekimen honekin, Udalak pertsona guztien eskubideekin eta aniztasuna errespetatzen duen udalerri bidezkoago eta bizigarriago baten aldeko konpromisoa berresten du.
 
Zure iritzia entzun nahi dugu!
Horretarako, inkesta anonimo bat prestatu dugu interesa duten guztientzat, eta bereziki dibertsitate funtzionala edo mugikortasun urritasunak bizi dituztenentzat.
 
Gonbidatzen zaitugu inkesta betetzera eta zure beharrak, esperientziak eta proposamenak partekatzera. Zure ekarpena oso baliotsua da udalerri irisgarriagoa eraikitzeko.
 

Inkestan parte hartzeko epea: 2025eko maiatxaren 31era arte
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02