Proiektuaren xedea da Herrerias ibaiaren ondoan, Artziniega herritik ibaian gora dauden biztanlegune txiki batzuetako (Gordeliz, La Venta, San Antonio eta La Tejako) hondakin-urak biltzen dituen eta herriko saneamendu-sareraino garraiatzen dituen kolektore-sarea egikaritzea eta, era horretan, dauden hobi septiko txikiak kentzea eta oraindik geratzen diren zuzeneko isurketa batzuk desagerraraztea. 2.427 metroko guztizko luzeran jardungo da. Trazadura berria baliatuz, gaur egun zuntz-zementuzkoa den hornidurako adukzio-sarearen berrikuntza partziala eta Gordelizen eta La Ventaren artean dagoen banaketa-sarearen berrikuntza eta handitzea gaineratu zaizkio jarduketari.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Obren proiektua interesdunen eskura egongo dira Uraren Euskal Agentziaren webgunean, Obra hidraulikoaren atalean https://www.uragentzia.euskadi.eus/.../webura00-contents/es/
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 25a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.