Lanek astebete iraungo dute. Jarduera horrek 26.764,22 euroko kostu ekonomikoa du, eta Eusko Jaurlaritzaren (Udalaguntza programa) eta Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntzak ditu (24.906,21 euro, bien artean).
Aurten, gainera, "Toñín Luengas" udal-pilotalekuaren estalkian eguzki-plakak jartzeari ekingo dio Udalak. Instalazio horiek sortutako energia aurrezteak eragina izango du udal-instalazioen eta argiteria publikoaren gastuan. Jarduera horiek Artziniegako Udalak jasangarritasun energetikoaren alde egindako apustuaren barruan kokatzen dira.
