Artziniegako Udalak Artziniegako Auzolanen Udal Ordenantza berria onartzeko tramiteak hasi nahi ditu. Aurretiazko izapide gisa, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluan honako hau ezartzen da: "Lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, eta, bertan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik adierazgarrienen iritzia jasoko da".
Hori dela eta, Udal honek Ordenantza horri edozein ekarpen egin nahi diotenei dei egiten die Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera email bat bidaliz, edo idatziz udal bulegoetan edo Udalaren webgunean eskuragarri dauden kanalen bidez, ekarpenaren goiburuan honako hau adieraziz: Artziniegako Auzolanen Udal Ordenantzarako proposamena.
Proposamenak jasotzeko epea 2025ko urtarrilaren 25ean amaituko da.