Hilabete honetan amaitu dira hiru armarriak eta Ortiz de Molinillo y Velasco dorrearen ateburua zaharberritzeko eta kontserbatzeko lanak. Dorrea ez da jatorrizkoa, XVI. mende bukaerakoa da. Artyco enpresak egin ditu lanak, 25.185,50 euroko kostuarekin, eta Arabako Foru Aldundiko Ondare Historikoaren Sailak 20.148,39 euro jarri ditu. Ezkutuek eta ateburuak narriadura kezkagarria erakusten zuten meteorologiaren eta kareharriaren berezko izaeraren eraginpean egoteagatik.