Azken urteetan, Artziniegako Udalak Gueñesen erroldatutako pertsonekiko aldea ordaintzen zuen, Enkarterriko Udalarekin egindako akordio baten bidez. Hala ere, 2023tik aurrera epai judizialek bidegabetzat jotzen dute erroldatutako eta erroldatu gabeko pertsonak bereiztea zerbitzu publiko batengatik kobratzeko orduan. Artziniegako Udalak, adibidez, bere ordenantzak aldatu berri ditu zentzu horretan.
Horrela, Artziniegan erroldatutako pertsonek (urtean 30 inguru), aurrerantzean Sodupeko kiroldegia erabili nahi badute, Gueñesko Udalari erreklamatu ahal izango diote erroldatutako pertsonen prezio bera kobratzeko.