Aurkezleak Leo Bueriberi eta MEL izango dira. Topaketari arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera eta ongi etorrian Oliba&Antxoa MJ egongo dira ekitaldia musikaz girotzen. 17:30etan batukada feministarekin kalez kale abiatu eta tailerretarako bideari ekingo zaio erritmoz beterik, helmuga kultur etxea izango delarik. Bertan 18:00 etan tailerrak hasiko dira, aurten Autoezagutza tailerra Libe Osaren eskutik, “Dantza kolektiboaren plazerra” dantza tailerra Lexlie Ortegaren eskutik, “Ikusi gure mezua” marrazketa tailerra Malen Pazosen eskutike eta “auto(re)TRATU” autorretratu tailerra Ibari Arrietaren eskutik izango ditugu. Ondoren, 19:00etan herriko frontoian batu eta sari banaketari ekingo zaio, eta gonbidatu bezala Aimarz bertan izango da bere abesti batzuk joz.