museoaren funtsetatik arropa, osagarri, bitxi eta abarren erakusketa bat aterako dugu, eta, horretarako, desfile bat antolatzen ari gara. Desfile horretan, hainbat laguntzailek desfilatuko dute, bai haurrek, bai helduek, modelo gisa.
Gure herriko bizimodua xumea zen, batez ere gerraostean, eta 60ko hamarkadaren amaiera eta 70eko hamarkadaren hasiera arte ez zegoen barietate handia. Ez dugu, beraz, traje handi eta ikusgarririk espero, baina sorpresa batzuk bai; izan ere, prestaketak aurrera zihoazen bitartean, harrera ona izan dugu eta desfile hau aberasteko eta osatzeko, hainbat jantzi, osagarri eta abar eskaini dizkigute. Horien artean, Balenciagak diseinatutako bi jantzi aipatu nahi ditugu, zalantzarik gabe, urriaren 19an, larunbatean, 19:00etan, Artziniega Museoko Areto Nagusian egingo dugun “XX. Mendeko Moda Desfileari” kolorea emango diotenak.