Azaroaren 25a indarkeria matxistaren aurkako eguna da. Hala, urtero bezala, indarkeriari aurre egiteko kanpaina prestatu du Artziniegako Udalak, elkarteekin batera.
Aurtengorako, bandera moreak banatuko dira, balkoietan eta leihoetan jartzeko. Bandera lortzeko, azaroaren 20an, ostirala, Udaletxe kanpoan jarriko dugu mahaia, 09:00etatik 15:00etara. Arteko Gure Ama Eskolak ere etxeetara bidaliko dituzte ikasleen bitartez.
Azaroaren 21ean, larunbata, antzerkia egongo da, Por detrás todo un clásico, Pánico Escénico taldearekin. Eguerdian izango da, 13:00etan, Frontoian.
Hilaren 25ean, elkarretaratzea egingo da Frontoian, 13:00etan, Artziniegan indarkeria matxistarik ez banderekin.
Hilaren 27an, Beldur Barik Aiaraldean lehiaketako sariak banatuko dira on-line, 18:00etan, Orozkotik.


