hala ere, telefonoz edo telematikoki egin daitezkeen administrazio-prozedurak bide horietatik egiten jarraitzea eskatzen dizuegu. Udal-zerbitzuen (arkitektoa, aparejadorea, katastroa, oinarrizko gizarte-zerbitzuen...) aurrez aurreko arreta ere pixkanaka emango da, baina kasu horietan aldez aurretik hitzordua eskatuta egin behar da.
Udaletxeko goiko bulegoetako zerbitzuetara igo baino lehen, herritarren arretarako bulegotik pasa beharko da, eta beti maskara jantzita.
Segurtasunagatik ez dira izapideentzako aparteko fotokopiarik egingo.
Hauek dira Udaletxearen barruan jarraitu beharko diren jarraibideak: