Juzgado de paz - Servicios municipales ayuntamiento ArtziniegaArtziniegako Bake Epaitegia / Erregistro Zibila

Helbidea:  Garai plaza 1, 01474 Artziniega

Ordutegia:  Astelehenetan 09:00etatik 14:00etara (aurrez deitu eta hitzordua hartzea komeni da).

Telefonoa:  945 396632

Faxa: 945 396402

Ziurtagiriak on-line eskatzeko: www.justizia.eus 

BAKE EPAITEGIA

Zer dira Bake Epaitegiak?

Lehen Instantziako Epaitegirik eta Instrukzio Epaitegirik ez duten udaletan jurisdikzioa duten pertsona bakarreko jurisdikzio organoak dira. Udalerri osoan dute jurisdikzioa.

Justizia Administrazio konplexuaren barnean, Bake Epaitegiak zerbitzurik sinpleena eskaintzen die herritarrei.

Bake Epailea

Bake Epaitegietan Bake Epailea da Justizia Administrazioa ordezkatzen duen pertsona. Ez da justizia ikasketak dituen profesional bat, ezta zuzenbide ikasketak dituena ere. Bertako bizilagun bat, herriko pertsona ezagun bat izan ohi da. Zu zeu izan zaitezke bake epailea, legeak ezartzen dituen beharrak betetzen badituzu.

Funtzioak:

  • Lankidetza beste epaitegi batzuekin. Bake Epaitegiak herritarrari eska diezaioke jakinarazpenen batean (jakinarazpenak, deiak, etab.) edo beste epaitegi batek eskatutako diligentziaren batean parte hartzeko. Diligentzia horiek oso garrantzitsuak dira epaiketak arintzeko, eta horrenbestez, bake epaileak parte hartu ezin badu, hala jakinarazi beharko dio Bake Epaitegiari.
  • Materia Penala. Legeak adierazitako kasu zehatzetan epaiketak egiten dira (oso konplexuak ez diren kasuak).

ERREGISTRO ZIBILA

Zer da erregistro zibila?

Pertsonen egoera zibilari buruzko gertakariak argitaratzeaz arduratzen den erakundea da, eta legeak zehazten dituen beste zenbait gertakari ere jasotzen ditu. Erregistro Zibilean jasotzen dira jaiotze data, ezkontza, heriotza, izena eta abizenak, ekonomia-ezkontza erregimenaren oharrak, nazionalitatea, auzotasuna.

Horrenbestez, bertan jasotako gertakarien froga da Erregistro Zibila. Funtzioak:

  • Udalean jaiotakoen inskripzioa edo gurasoak bertan dituztenen helbidea.
  • Erregistro Zibilaren egoitza dagoen udalean izandako ezkontzen inskripzioak (elizaz edo udaletxean).
  • Erregistro Zibilaren egoitza dagoen udalean izandako heriotzen inskripzioak.
  • Ezkontza-hitzarmenen inskripzioak.
  • Jaiotza, ezkontza eta heriotza ziurtagiriak ematea (Erregistro honetan edo beste batean jasotakoak, halakoetan beste Erregistro Zibilei eskatzen zaizkie).
  • Bizi-agiriak eta Egoera-agiriak ematea.

Erregistro Zibilean ziurtagiriak jasotzea eta bertan gertakariak inskribitzea dohakoa da.