Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiaratur - Asociación de Turismo del Valle de Ayala y Alto NerviónAiaratur (Aiara Haraneko eta Goi Nerbioiko Turismo Elkartea) ) irabazteko asmorik gabeko turismo publikoko elkarte pribatua da eta Artziniega, Aiara, Amurrio, Laudio, Urduña eta Okondoko udalek osatzen dute. Bertan, aipatu udaletako eta eremu geografiko horietako ordezkariek hartzen dute parte: Aiaran Landa-Etxeen Elkarteak eta Laudio, Urduña eta Amurrioko merkatarienek (APILL, ACCOR eta APYMCA, hurrenez hurren). Era berean, ez dauka arazorik erakunde horietan ez dauden bestelako bazkideak sar daitezen.

Egoitza Aiarako Koadrilan du eta hitzarmen bidez erakunde horrekin modu bateratuan lan egiten du, turismo arloan bien helburu komunak betetzearren.

Xede du beratako udalerrien indarberritze eta sustapen turistiko bateratua, euskal erakundeen babespean. Hau da, lurralde hauetako turismoa indarberritzeko eta garatzeko sustapen-ekintzak aztertzea, burutzea eta kudeatzea, beti ere bat etorrita turismoari eta aisialdiari lotutako egungo joera eta eskariekin.

Eskualdeak dituen ahalmen turistikoa eta baliabide ugariak (kulturalak, naturalak, ondarezkoak, baita gastronomikoak ere) aintzat hartuta, bi norabideko hainbat jarduera aurreikusten dira: batetik, aipatu baliabideen kontserbazioa eta egokitzapena, eta bestetik, horien hedapena eta sustapena.

Horrela, Elkartearen helburuen artean, ingurumenaren eta garapen jasangarriaren ezagutza eta babesa hedatzeko jarduerak bultzatuko dira. Jarduera horiek, gainera, zuzeneko onura ekartzen diote gure natura eta paisaia ingurune aberats eta preziatuari.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02