Auzko guztiei jakinarazten zaie 2018ko Ondasun higiezinen gaineko zergaren eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko Zergaren hobarietarako eskaerak aurkezteko epea hasi dela.
Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala
Zenbait hobari ezarri dira:
a) Familia ugariko ohiko etxebizitzetarako hobaria, honako taulari jarraituz:
Seme-alaben kopurua |
Diru sarrera garbiak familia unitateko |
Hobaria |
3 seme-alaba, 2 seme-alaba (1 desgaitasunarekin) edo guraso bakarreko familia 2 seme-alabekin |
24.500 euro |
%90 |
4-5 seme-alaba |
36.750 euro |
%90 |
6 seme- alaba edo gehiago |
49.000 euro |
%90 |
Hobari honek eskaera bati erantzuten dio eta urtero eskatu beharko da.
Baldintza jakin batzuk bete beharko dira.
b) Etxebizitzarako erabilera bakarrik duten higiezinentzako zerga kuota osoaren hobaria, baldin eta subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza bada eta bertan bizi diren familia-unitateko kideek urtero 21.000 euro baino gutxiagoko errenta badute, baldintza jakin batzuei jarraituz.
c) Zergaren zenbateko osoaren ehuneko 50eko hobaria Eusko Jarularitzaren Etxebizitza Hutsen Programaren baitan lagatzen diren ondasun higiiezinetarako. Programa hori abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuak arautzen du. Hobari hau ezarriko zaie, halaber, antzeko beste foru- edo udal-programa batzuen bidez lagatako ondasunei.
Atal honetan ezarritako hobariak ez dira bateragarriak.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala
Bost leku edo gehiagoko ibilgailuentzako (titularrak familia ugari bateko kidea izan behar du) kuotaren hobaria ezartzen da, familiako ibilgailu batentzako, honako taulari jarraituz:
Seme-alaben kopurua |
Diru sarrera garbiak familia unitateko |
Hobaria |
3 seme-alaba, 2 seme-alaba (1 desgaitasunarekin) edo guraso bakarreko familia 2 seme-alabekin |
24.500 euro |
%30 |
4-5 seme-alaba |
36.750 euro |
%30 |
6 seme- alaba edo gehiago |
49.000 euro |
%30 |
Hobari honek eskaera bati erantzuten dio eta urtero eskatu beharko da.
Baldintza jakin batzuk bete behar dira.
Edonola ere, ordenantza bietarako hobari-eskaerak udaleko bulegoetan aurkeztu beharko dira urte bakoitzeko urtarrilean edo otsailean. Informazio gehiago nahi iznez gero: Udaleko bulegoak, Udalaren webgunea, 2015eko abenduaren 11ko ALHAO (145 zenbakia) eta 2015eko abenduaren 14ko ALHAO (146 zenbakia)..